Kaixo lagunak!
Udaberriko lehen egun lainotsu eta hotz honetarako gure artista Ainhoa Unamunok eskeini digun abesti ederra konpartitzen dut zuekin oraingoan.
Ea zer deritzozuen….
https://drive.google.com/open?id=0BwcXh7Y7OtyPOXBWRGFYRGdXeFU
Kaixo lagunak!
Udaberriko lehen egun lainotsu eta hotz honetarako gure artista Ainhoa Unamunok eskeini digun abesti ederra konpartitzen dut zuekin oraingoan.
Ea zer deritzozuen….
https://drive.google.com/open?id=0BwcXh7Y7OtyPOXBWRGFYRGdXeFU
Kaixo kuadrila!
Hemen natorkizue oraingoan ere ikasleen lan apart batzuk erakustera. Ikasturte honetako lehenak eta urteko azkenak, jeje! Ea ba zer iruditzen zaizkizuen.
Ondo ondo pasa gabonetako jai egun hauek eta laster urte berriarekin batera berriz elkarren berri izango dugulakoan….besarkada bat!
UKELELEAK
Irati Motrel eta Pello Etxabe – “Bagare”
GITARRAK
Jone Peñalo (gitarra erritmikoan) eta Isabella Isaza (melodiaren punteoan) – ” Labexomorro”
Isabella Isaza eta Jone Peñalo – ” Yesterday”
Sara Lopez de Arkaute eta Ixiar Okina – “Triste bizi naiz eta”
Olga Perez de Arenaza – “Grita”
Ander Zumalde eta Iñaki Zumalde (Lap gitarra) – ” Zumalde blues”
Kaixo Lagunak!
Ekainaren 17an, Kulturaten, ikasturte bukaerako kontzertu paregabea eman zuten ikasleek eta zorionak eman nahi dizkiet testu xume honetatik ere, apartak zarete!!
Hemen usten dizkizuet Arnaitz artista paregabeak egindako argazki sortatxo bat. Esker mila beretzat ere eta gerturatu zineten guztioi, nola ez. Eskerrik asko beste urte batez gure lana entzuteko eta txalotzeko gerturatu zaretenoi!
Besarkada bat eta segi musikaz disfrutatzen!
Kaixo denoi,
hemen gabiltza dagoeneko ikasleen ikasturte bukaerako kontzertua prestatzen! Entseguak, errepasoak, nerbioak…ze polita den lan hau! Ekainaren 17an, Kulturaten izango gaituzuela aurreratzen dizuet bide batez.
Hemen daukazue prestatzen ari garenaren aurrerapen txiki bat. Beste sorpresen artean, aurten blues-a lantzen aritu gara, nola ez! Bi ikasle bikainek grabaketa bat egin dute zuei erakusteko, ea zer deritzozuen!
Laster arte!
Lia Axpe eta Sara Lopez de Arkaute
Ikasleen lanaren fruitu berriak erakustera nator oraingoan! Eguneroko lana ez da alferrikoa, eta hauek bezain kantu ederrak jotzeko ahalmena lortzeko balio du besteak beste! Oraingoan ere, instrumentu desberdinekin jotako musika (ukelelea, gitarra, lap gitarra) eta mota desberdinetako kantuak aurkezten dizkizuegu akademiako txokotxo honetatik! Gainera, ziur ezohiko instrumentu batekin harrituko zaretela, lapguitar izeneko gitarra berezia jotzera animatu den ikasle ausartaren eskutik….entzun entzun!!!
Disfrutatu dezazuela!
UMEAK ETA GAZTEAK
IRATI MOTRIL eta PELLO ETXABE – Ukelelean
Loretxoa
IRATI ORMAZABAL eta AINHOA ETXEZARRETA – Gitarretan (bi gitarrak punteatzen)
Ezer ez da betiko
ANDER ZUMALDE eta IÑAKI ZUMALDE – Gitarran eta Lap gitarran
Labexomorro
HELDUAK
ARITZ ELORZA – Gitarran
Cadillac solitario
AINHOA UNAMUNO – Gitarran
Hau ez da maitasun kanta
Kaixo lagun!
Hemen gatoz oraingoan ere gure lanaren berri ematera! Oraingo honetan, gitarraz, ukeleleaz eta gitarra eta ahotsez eta melodikaz jotako abesti ederrak entzungai jarri dizkizuegu! Disfrutatu dezauela musikaz!
HAURRAK
JONE PEÑALO eta ISABELLA ISAZA – Gitarretan
Lambada
Bailando
LIA AXPE eta SARA LOPEZ DE ARKAUTE – Gitarretan
Oh Susana!
IRATI MOTREL eta PELLO ETXABE – Ukeleleetan
Hator hator
Inmortal
HELDUAK
IRANTZU SALABERRI,KIMI LOPEZ DE ARETXAGA, ASIER MORENO eta PAOLA JIMENEZ
Tal como eres
AGURTZANE LIZARRALDE – Gitarra eta ahotsa
Bihotza galdu dut
Kaixo lagunak, aspaldi ez nuela akademiako ikasleen berri idatzi txoko honetan, baina hemen dauzkazue berri oso onak! Grabaketa berriak egin dituzte jada ikasle batzuek, eta bat nahikoa ez eta bikote batek bi grabazio egin ditu jada! Hori da bai gogoz jotzea! Oraindik grabatu ez dutenak ere ari dira lanean, pianoko, baxuko, ukeleleko ikasleak, eta laster izango dituzue lan horren emaitzak.
Honako hauetan, umeen eta helduen gitarrako lanak dituzue. Helduenean ahotsez gozatzeko aukera ere izango dugu. Batean, Agurtzane ikasleak bere ahots ederraz abestu duena eta beste batean berriz, Paola Jimenez abeslari bikainaren kolaborazioa izan dugu. Ea zer iruditzen zaizuen….
Plazer bat da beraz zuei guztioi grabazio hauek helaraztea. Espero dut asko disfrutatzea eta baloratzea ikasleek egin duten lana!
GITARRAREKIN
UMEAK
OXEL BENGOA ETA ANDER REGODESEBES – Katagorria
JONE PEÑALÓ ETA ISABELLA ISAZA – La sirenita
– Piratas del Caribe
LIA AXPE – Minueto
SARA LOPEZ DE ARKAUTE – Susanita tiene un ratón
HELDUAK
OIHANA SOLUPE, JANIRE RIOS eta PAOLA JIMENEZ – Wonderwall
AGURTZANE LIZARRALDE – Laztana
Aupa irakurle maiteok!
Ikusten duzunez uztailean ere langile ibili gara batzuk eta hemen dituzue egin ditugun lanen emaitza batzuk. Disfrutatu musikaz!
Bide batez uda on on bat pasa deizuela opa dizuet. Irailean berriz gogotsu eta indarrez ekiteko oporretara goaz gu ere!
Ainhoa Unamuno (ahotsean eta gitarran)- “Amaren bularra”
Olga Perez de arenaza (gitarran) – ” Eperrak”
Kontzerturako astebete falta da eta ensaioetan murgilduta gabiltza, danon agendak elkartzia nahiko zaila izaten dan arren! Baina lortzen ari gara! Ilusioz beteta!
Ensaioa eta gero….patata tortila eta guzti!!Horrelako ikasleekin gustura jotzen da benetan! Eskerrik asko denoi, baina batez ere Amanda eta bere thef Urtziri!! Detaile benetan ederra!!
Kaixo lagun,
ikasle batzuk ez dira kontzertuan jotzera animatuko…baina beraien grabazioak egiten ari dira. Hemen doa hauetako bat. Bob Marley gustuko baduzue, ea zer iruditzen zaizuen…
Asier Moreno (bajo elektrikoan) – Is this love (Bob Marley)