Tag Archive | argazkiak

Ederto doiaz ensaiuak!!

      Kontzerturako astebete falta da eta ensaioetan murgilduta gabiltza, danon agendak elkartzia nahiko zaila izaten dan arren! Baina lortzen ari gara! Ilusioz beteta! Ensaioa eta gero….patata tortila eta guzti!!Horrelako ikasleekin gustura jotzen da benetan! Eskerrik asko denoi, baina batez ere Amanda eta bere thef Urtziri!! Detaile benetan ederra!!

Kontzerturako prestatzen

Kaixo lagunak, ekaninaren 19an eskeiniko dizuegun kontzertua prestatzen ari gara topera! Entseguak antolatzen eta instrumentuak puntuan jartzen ikasten bide batez! Aupa zuek! Talde jatorra osatzen dugu gero! Animatu zaitezte Ekainak 19an, ostiralean, Kulturateko areto nagusian 17:30ean hasiko den kontzertura!

Tutuekin lanean

Hemen ari gara koloredun tutu hauekin erritmoa lantzeko ariketa desberdinak egiten. Oso ideia interesgarriak lantzen ari naiz eta erantzun polittak jasotzen!Ea ba laster zuek ere emaitza hauek ikutseko zerbait igotzen dudan…

Kontzertu bateko argazkia

Badira hilabete batzuk kontzertu hau eman genuenetik, baina blogera igoko dugu gaurkoan! Argazkian Xabi Urkia, Ebert Sanchez eta Olatz Urkia

Prest dugu lokala!

Azken detaileak findu, eta hurrengo astean ateak zabaldu ditugu! Ikusi zelako kartel ederra prestatu dugun…  

Gero eta gutxiago falta da…

… akademia zabaltzeko! Hementxe dituzue akademiaren kanpoaldeko argazki pare bat, ea zer iruditzen zaizuen!