Tag Archive | grabazioak

Uztailean ere jo ta ke!

Aupa irakurle maiteok! Ikusten duzunez uztailean ere langile ibili gara batzuk eta hemen dituzue egin ditugun lanen emaitza batzuk. Disfrutatu musikaz! Bide batez uda on on bat pasa deizuela opa dizuet. Irailean berriz gogotsu eta indarrez ekiteko oporretara goaz gu ere! Ainhoa Unamuno (ahotsean eta gitarran)- “Amaren bularra” https://dl.dropboxusercontent.com/u/73444444/Grabazioak/GRABAZIOAK/UZTAILA%202015/Ainhoa%20Unamuno%20-%20Amaren%20bularra.MP3 Olga Perez de arenaza (gitarran) – ” […]

Ikasle batzuk ez dira kontzertuan jotzera animatuko…

Kaixo lagun, ikasle batzuk ez dira kontzertuan jotzera animatuko…baina beraien grabazioak egiten ari dira. Hemen doa hauetako bat. Bob Marley gustuko baduzue, ea zer iruditzen zaizuen… Asier Moreno (bajo elektrikoan) – Is this love (Bob Marley) https://dl.dropboxusercontent.com/u/73444444/Grabazioak/GRABAZIOAK/Maiatza%202015/Asier%20Moreno%20-%20Is%20this%20love.MP3  

Martxoko grabazioak

Kaixo lagunak! Aste Santuko oporrak eta gero, martxoko grabaketak aurkezten dizkizuet oraingoan. Aurreko hilabeteetan baino ikasle gutxiago izan dira grabatzera animatu direnak, baina berdin berdin interesgarriak, ederrak dira! Artista paregabeak dira! Disfrutatu dezazuela! TXIKOTXOENAK Ukelelean Irati Motrel eta Pello Etxabe – Harry Potter (John Williams) https://dl.dropboxusercontent.com/u/73444444/Grabazioak/GRABAZIOAK/MARTXOA%202015/Irati%20eta%20Pello%20-%20Harry%20Potter.MP3 GAZTEAK ETA HELDUAK Gitarran Irati Ormazabal eta Ainhoa Exezarreta […]

Urte berriarekin batera, grabazio berriak egin ditugu!

Hemen dauzkazue ba, urte berriarekin batera ikasi ditugun abestien grabazioak. Bi hilabeteko tartea hartu dugu oraingoan abestiak ondo ikasi eta prestatzeko. Ez da batere lan erraza izaten abesti bat ongi ikastea eta gutxiago oraindik grabatzea. Grabatzeko botoia sakatuaz bat gorputzean urduritasun bat sentitzen baita eta horrek kontzentrazioa, arnasa eta dena oztopatzen baitu…jeje! Baina hala eta […]

Urteko azken grabazioak!!

Kaixo lagun, hemen dauzkazue ikasleek abenduan egin dituzten grabazioak, urteko azkenak!! Ikasle askok ez dute astirik izan beraien grabazioa ongi prestatzeko eta oraingoan aurreko hilean baino grabazio gutxiago aurkituko dituzu, baina bikainak hauek ere! Pianoan, gitarran, ahotsean zein ukelelean! Berriz ere ikasleak zoriondu nahi ditut, grabatu dutenak eta ez dutenak ere, egiten ari diren ahaleginagatik!Grabaketa […]

Grabazioak

Ia  ba, lan asko egin ondoren eta urduritasun izerdi asko bota ostean…hemen natorkizue ikasleek beraien lehen grabazioetan lortu dituzten emaitzak erakustera. Aldez aurretik, askotan nahi gabe martxan jartzen zaigun juizioak egiteko edo eta kritika zorrotzak egiteko mekanismoa apur bat baretu nahian….gogorarazi edo gomendatu nahi dizuet ikasleek egin duten esfortzua eta ikasten eman dituzten orduak eta […]

Ikasleen grabazioak

  Kaixo lagunok, azkenaldian nahiko geldik egon den blog honetan laster berri pilo bat izango duzue. Erronka berri batekin gatoz. Gutxi gora behera hilero, ikasten ari garen abestien grabazioak igoko ditut blogera eta bertan entzun ahal izango duzue ikasle edo talde bakoitzean egiten ditugun lan zoragarriak! Laster arte!